Txiki txokoa Labegaraieta auzoko familientzat da bereziki, eguraldi txarra egiten duen egunetan jolasteko leku itxi bat izan dezaten. Egokitzapen lanak Bergarako Udalak egin ditu eta dagoeneko publikora zabalik dago. Txiki txokoak kiroldegiko tabernaren ordutegi bera izango du: astelehenetik egubakoitzera 16:00etatik 23:00ak arte, gutxi gorabehera, eta goiz eta arratsaldez asteburuetan.