Bularreko minbizia garaiz detektatzearen beharraz hitzaldia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko otsailaren 19a

Katxalin elkarteak Debagoieneko hainbat herritan berbaldiak eskainiko ditu, tartean Bergaran. Hilaren 27an izango da, Irizar jauregian, 18:00etan hasita.

Hala, Bularreko minbiziaren antzemate goiztiarra izeneko hitzaldia hiru medikuren eskutik jarraitu ahal izango dute bertaratzen direnek: Arrate Plazaola, Lourdes Aritziturri eta Maria Jesus Mitxelena.

Bularreko eta ginekologiako minbiziak eragindako emakumeen elkartea da Katxalin. Bertako bazkide den Maite Valle bergararrak hitzaldiaren garrantzia azpimarratu du: "Jendeari gogoratu behar zaio norbera zaintzea oso garrantzitsua dela eta sentsibilizazioa funtsezkoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak