Argazki emanaldia eta asteburuko irteerak Pol-Polen eskutik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko ots. 19a, 14:55

Pol-Pol mendi elkartearen eskutik, egongo da zer egin asteon: argazki emanaldia eskainiko dute bihar, eguena, elkartearen bulegoan. Eta asteburura begira bi irteera antolatu dituzte: mendi eski irteera bata, eta Bizkaia aldera txangoa, bestea.

Eguenean, otsailak 20, azken hamar urteetako argazkiekin osatutako emanaldia jarraitzeko aukera egongo da. Elkartearen bulegoan bertan izango da, 19:00etatik aurrera. Ekimena elkarteko beteranoek antolatu dute.

Ez da eguna hor amaituko, gainera, eta afaria ere antolatu dute; Umore Ona elkartean izango da eta 15 euro ordaindu beharko dituzte interesatuek.

Mendi eskia asteburuan

Bestetik, asteburuari begira  ere hainbat ekintza antolatu dituzte Pol-Poleko lagunek. Batetik, mendiko eskia praktikatzeko irteera egingo dute eta Gourettera (Pirinioetara) joango dira. Bi egun iraungo ditu, otsailaren 22an irtengo dira eta 23an itzuli.

Irteera antolatzeko, batzar bat egingo dute bulegoan bihar, martitzena, 19:00etan. Mendiko eskia Pic Santus eta Pic Sarroa ibilbidetan egingo dute. Eguraldiak eta elurraren egoerak irteera-eguna alda dezaketela jakinarazi dute antolatzaileek.

Bizkaia aldera

Domekarako Elorriotik Areitiorako ibilaldia antolatu dute Pol-Polekoek. Autobusa ere egongo da eta frontoitik irtengo da 08:00etan. Mendi buelta egin eta gero bazkaria egongo da. Animatzen direnek 35 euro ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak