Bergarako udalaren aurrekontua 300.000 eurotan handitu da, guztira 21.571.651 euro. Aurrekontu bateratua Udalaren menpen dauden erakundeak (Euskaltegia, Bihargintza eta Mizpirualde egoitza) kontuan hartzen dituena, 25.048.219 eurokoa izango da. Lauri Askargorta ogasun zinegotziaren arabera, udalak aurreko urteetan egindako esfortzuei esker, aurten garapen eta inbertsioek pisu handiagoa izango dute.
Ur kontsumoa murriztu, sareak zituen isuriak konpondu eta legez kanpoko kontsumoak aurkitu eta gero, ur gastua ia 100.000 eurotan jaitsi da. Udalak argiteri gastua ere, dezente murriztea lortu du. Atzo jakitera eman zen moduan, Aldundiari bueltatu beharreko Foru funtsa ere 65.000 eurotan jaitsi da. Foru aldundiak gainera Mizpirualde egoitzaren gastuen %25aren kargu egingo denez, hor ere dirua aurreztuko da. Besteak beste, aurrezte horiei esker, areagotuko da inbertsioen partida.
Bi proiektu horiekin batera hirigintzako beste lan txikiago batzuk ere egingo dira, eta Mekolaldeko zubiaren lotunea ere aurten gauzatuko da.
Oposizioa kontra
Oposizioak inbertsioak zalantzan jarri eta udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen asmo eta lehentasun bakarra sistema mistoa dela gaineratu zuten. Horregatik jeltzaleek aurrekontuei osoko emendakin bat aurkeztea erabaki zuten.
Hain zuzen EAJtaren emendakina bozkatu zen aurrena, eta oposizio guztiaren babesa izan arren, ez zuen aurrera egin. Esan moduan, Bergarako udal aurrekontuak udal gobernuaren babesarekin eta PSE eta EAJtaren kontrako botoekin egin zuen aurrera.