Mariaren Lagundiak bi hitzaldi antolatu ditu gazteek sare sozialetan dituzten harremanen gainean

Jon Moñux 2014ko ots. 18a, 16:10

Maite Goñi, Euspoten, Euskarazko Spot Lehiaketan.
Sare sozialen bitartez gazteek dituzten harremanen arriskuaz kezkaturik daude ikastola komunitate osoan. Hori dela eta, Maite Goñik eta Nerea Mendizabalek hitzaldi bana egingo dute Mariaren Lagundian, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, hurrenez hurren. Hitzaldiak irekiak izango dira.

Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Ordiziako Jakintza Ikastolako irakaslea da, eta IKTetan (Informazioa eta Komunikazio Teknologiak) aditua. Otsailaren 27an, eguena, Mariaren Lagundian izango da Gazteak eta IKTak aukerak eta arriskuak hitzaldiarekin, 18:00etan.

Nerea Mendizabalek harremanen arteko komunikazioa lantzen du, eta haur, guraso eta hezitzaileekin lanean egon da. Haren helburua edozein erlazio motatan asetzen gaituen komunikazioa bultzatzea da. Martxoaren 6an, eguena, Nola lagundu seme-alabei beraien harremanetan hitzaldia egingo du 18:30ean Mariaren Lagundian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak