'Joxean's Hileben', gore kutsuko satira politikoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 15a, 18:59

'Joxean's Hileben' lanaren aurkezpena, egubakoitzean, Bergarako gaztetxean.
Egubakoitzean, 30 bat lagun elkartu ziren gaztetxean 'Joxean's Hileben' pelikula ikustera.

Beñat Iturriotz hernaniarra pozik joan zen Joxean's Hileben pelikulak Bergarako gaztetxean izandako harrerarekin. Soinu arazo batzuk izan arren egileak dio publikoak oso ondo ulertu zituela lanak egiten dituen erreferentzia historikoak eta politikoak. "Jendeak barre egin zuen eta nabari zen gertukoak zituztela erreferentzia historikoak eta politikoak", adierazi du. "Esango nuke orain arteko proiekzio onenetarikoa izan dela".

Gore ukituak dituen eta genero ezberdin asko nahasten dituen akziozko pelikula da Joxean's Hileben. Zumalakarregi zonbia du protagonista. Egileek Euskal Herri osoan erakutsi nahi dute. Euskaraz egindako lana da baina ingeleseko, frantseseko eta gaztelaniazko azpitituluekin prestatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak