Urteko eskariak, proiektuak eta datuak aurkezteko azken eguna martxoaren 7a izango da, egubakoitza. Bergarako kirol elkarteek hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte: Hazienda eta Gizarte Segurantzako agiriak, denboraldirako egitasmoa, aurrekontua, taldearen eta entrenadorearen aurkezpena, parte hartu duten lehiaketa edo torneoen zerrenda, eta Udalarekin batera egin dituzten edo egingo ditzuten ekintzen zerrenda.