Otsailaren 24an, astelehena, hasiko dituzte Aratusteak bergararrek, 'Euskal inauteriak eta hartza' hitzaldiarekin Irizar jauregian. Eguenean, ohitura zaharrei jarraiki, Sorgin dantza eskainiko du Xamatz taldeak herriko kaleetan. Egubakoitzean, hilaren 28an, 'Novedades-en azken emanaldia' joko dute Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak.
Zapatuan, berriz, hainbat ekintza egingo dira. Eguerdian, mozorro bazkaria izango da Seminarioko Karpan. Arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi egingo dituzte Udal pilotalekuan, 15:30ean eta 18:00etan. 18:30ean erraldoi, kiliki eta buruhandien kalejira eta mozorro desfilea egingo dira herriko alde zaharrean. Trikizio musika taldeak, bestalde, kontzertua eskainiko du 23:00etan San Martin Agirre plazan.
Bukatzeko, otsailaren 4an, martitzena, Kalejira egingo da 16:30ean, eta ordu berdinean hasita DJ festa izango da San Martin plazan Amaia Txintxurretarekin, 19:00ak arte.
Otsailak 24, astelehena
- 19:00 'Euskal inauteriak eta hartza' hitzaldia
Otsailak 27, eguena
- 19:00 Sorgin dantza
Otsailak 28, egubakoitza
- 22:30 'Novedades-en azken emanaldia' (Udal Musika Banda eta Orkestra Sinfonikoa)
Martxoak 1, zapatua
- 14:00 Mozorro bazkaria
- 15:30 eta 18:00 Pirritx porrotx eta Marimotots pailazoen 'Bizipoza!' emanaldia
- 18:30 Erraldoi, kiliki eta buruhandien kalejira eta mozorro desfilea
- 23:00 Erromeria Trikizio taldearekin
Martxoak 4, martitzena
- 16:30 Musika Eskolako gazte bandaren kalejira
- 16:30-19:00 DJ festa Amaia Txintxurretarekin