Hondarribikoa da Naica taldea, eta Saturnalia diskoa aurkeztuko du Bergaran. "Euren bigarren diskoa da, eta pop-indie-elektronika egiten dute. Guk egiten dugunaren oso bestelako musika". Hala eman digu aditzera Keu Agirretxeak.
Naicaren ostean, Keu Agirretxea & Fignuh Experience taldearen txanda izango da. Agirretxeak aditzera eman du laukote moduan arituko direla: "Gehienbat, Behe presioaren erdigunea lan berriko kantuak aurkeztuko ditugu, baina zaharrak ere joko ditugu. Diskoa instrumentu akustikoekin grabatu genuen arren, zuzenekoan erritmo handiagoa dago".
Lagunak dira Naica eta Keu Agirretxea; horren erakusgarri da Naicako Carlos Noainek bizkaitarraren disko baten parte hartu duela. "Domekan ere egingo dugu zerbait elkarrekin".