Igerileku handian 8 urtetik gorako neska-mutilentzako gunea egokituko dute; eta puzgarriez gain, begirale batek dinamizatuko ditu jolasak. Igerileku txikian, ostera, gurasoekin batera egiteko 8 urtetik beherakoentzako ekintzak antolatu dituzte.
Abonatuentzako eta abonatu ez direnentzako deialdia da; azken horien kasuan, 6,5 euro ordaindu beharko dute helduek eta umeek, berriz, 3,5 euro.