Sari banaketa xumea izango dela eman du aditzera Maitane Arizabaletak. Sariak eman ostean, irabazleek euren eskutitzak irakurriko dituzte. Gero, luntx txiki bat egongo da, bertaratzen direnentzat".
Jardunek antolatzen duen sariketako irabazlea Amaia Artola tolosarra izan da; Diego Leon barakaldarra bigarrena; Uxue Agirre izan da epaimahaiaren ustez Bergarako lanik onena; eta Ainhoa Ortega algortarrarentzat izan da, ostera, gazteen saria.
Balorazio positiboa
Amodiozko Gutunen 22. Lehiaketara 65 lan aurkeztu dira aurten: "Gutxi gorabehera, urteroko zifrak mantendu ditugu. Oraindik ere gizonezkoek baino emakumezko gehiagok bidali dituzte lanak, baina esan behar dugu bestetan baino gizonezko gehiagok hartu dutela parte aurten".
Eta lehiaketara aurkeztutako lan kopuruarekin pozik egon arren, datorren urterako erronka bat ipini gura diote euren buruari Jardunekoek: "Bergarar gehiagok parte hartzea gurako genuke".