Zabaldu da Erramu zapatuko txorimalo lehiaketarako izen-ematea

Jon Moñux 2014ko ots. 13a, 16:43

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak txorimalo lehiaketaren 20. edizioa egingo du aurten. Apirilaren 12an izango da ekitaldia, Erramu zapatuan. Apirilaren 4a izango da izena emateko azken eguna.

Izen-ematea nerabe eta helduendako zabalik dago, eta bakarka zein taldeka (zortzi partaide gehienez) parte hartu daiteke. Lehiaketa bi taldetan banatuko da: hamabi urtetik gorakoak eta hamabi urtetik beherakoak. Aurkezten diren txorimaloek euskararen aldeko esaldi bat eraman beharko dute.

Lehiaketa 11:30ean hasiko da eta txorimaloak Ibargarai kalean egongo dira ikusgai. 13:00etan, sari banaketa egingo da, Ibargarain bertan. Sariak Bergarako jaietan barraketan ibiltzeko fitxak izango dira. Irabazleentzat, 90 euro emango dira fitxetan; bigarrenentzat, 60; eta hirugarrenentzat, 30. Esaldi onenak ere 30 eurotan baloratutako fitxak irabaziko ditu.

Parte hartu nahi dutenek Jardunen bulegoan egin beharko dute izen-ematea, kultur etxean. Bertan, egilearen edo taldearen izena eta euskararen aldeko esaldia aurkeztu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak