Elorriotik Areitiorako ibilaldia otsailaren 23an izango da, domeka. Autobusa goizeko zortzietan irtengo da frontoitik. Mendi buelta egin eta gero bazkaria egongo da. Animatzen direnek 35 euro ordaindu beharko dute. Gourettera bidaia bi egunekoa izango da, otsailaren 22an irten eta 23an itzuli. Irteera antolatzeko, batzar bat egingo dute bulegoan otsailaren 18an, martitzena, arratsaldeko zazpietan. Mendiko eskia Pic Santus eta Pic Sarroa ibilbidetan egingo dute. Eguraldiak eta elurraren egoerak irteera-eguna alda dezaketela jakinarazi dute antolatzaileek.
Otsailaren 20rako, eguena, azken hamar urteetako argazki emanaldia antolatu dute elkarteko beteranoek, arratsaldeko zazpietarako. Gero, afaria egingo dute Umore Ona elkartean. Afarirako sarrera lortzeko 15 euro ordaindu beharko dute interesatuek. Txartelak elkarteko bulegoan daude eskuragarri.