Bubisher elkarteak 4.200 kilo janari batu ditu Saharara bidaltzeko

Jon Moñux 2014ko ots. 11a, 16:36

Saharara bidaltzeko 2014ko janari bilketa.
Urtero bezala, Bergarako Bubisher elkartea Saharara bidaltzeko janaria jasotzen ibili da Antzuola, Bergara, Elgeta eta Soraluzen. Aurten, 4.200 kilo janari lortu dituzte. Janariaz gain, helduentzako pixoihalak ere bidaliko dituzte herrialde afrikarrera.

Azken hiru urteotan, behera egin du jasotako janari kantitateak; 2012an 4.528 kilo lortu zituzten, eta 2013an 4.289 kilo. Antzuolan eta Soraluzen zenbakiek behera egin duten arren, Elgetan ia hirukoiztu egin dute aurreko urteetan jasotako janari kopurua. Bergaran ere iaz baino 40 kilo inguru gehiago lortu dituzte; hala ere, 2012an baino gutxiago jaso dute aurten.

Arroza, azukrea, lekaleak, atuna, olioa, pasta eta helduentzako pixoihalak bidaliko dituzte Saharara. Pozik dira aurten ere Bubisher elkarteko kideak herriek izandako parte-hartzearekin, eta ekitaldian parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak