Holandan lan egiteko ikasle bila

Imanol Gallego 2014ko ots. 11a, 16:40

Goizean hasi dute aukeraketa prozesua.
Holandan fabrikazio mekanikoa lantzen duten enpresetan lan egiteko aukeraketa prozesua martxan da, hirugarren urtez, Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Aurreko urteetako esperientzia ona errepikatzera etorri dira Deltametaal enpresen elkarteko arduradunak gurera.

Holandako enpresetan langileak erretiratzen diren heinean, eskulan kualifikatuaren beharra geroz eta handiagoa da, eta horregatik etorri dira Bergarara, fabrikazio mekanikoko produkzioan eta mekatronika industrialeko ikasle bila. Arlo horretako ikasleek hemen ere oso harrera ona duten arren, Deltametaal enprersen elkarteko arduradunek, aipatu dute Holandakoa aukera ezin hobea dela  bai aurrez jasotako jakintzan sakontzeko, baita ingelesa hobetzeko ere.

Aukeraketa prozesuko arduradunek era berean hemengo ikasleek duten maila eta prestutasuna azpimarratu dituzte. 30 urte baino gutxiago izatea eta talde lanerako gaitasuna eta konpromisoa izatea dira Holandara joan nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzetako batzuk. Ikasleek atzo (martitzena) eta gaur artean egiten dihardute dituzte frogak eta eurekin hitz eginda, honelako esperientzia batek sor ditzakeen aukerak azaldu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak