Hiru atoren arteko talka izan zen: Peogeot 308, Mercedes eta Audi A3. Lekukoek azaldu zutenez, Arrasaterako noranzkoan auto bat bidetik atera eta kontrako norabidean zetorren beste auto bat jo zuen aurrez-aurre. Ondorioz, bigarren honi hirugarren auto batek jo zion atzetik. Istripuaren tokira berehala ailegatu ziren Ertzaintza, suhiltzaileen bi kamioi eta beste anbulantzia bi.
Ez zen zauritu larririk gertatu, nahiz eta, lekukoen arabera, suhiltzaileek emakume bat autotik atera behar izan zuten, babesgarri bat jarrita lepo aldean. Emakumea anbulantzian atenditu zuten, ospitalera eroan aurretik.
Zirkulazioa etenda egon zen bi orduz Bergarako sarrera horretan eta Ekialdeko saihesbidetik (Antzuolara doana) bideratu zuten zirkulazioa. Ilara luzeak sortu ziren errepidean.
