Igerileku handian jarriko diren puzgarrietako jolasak eta materialak dinamizatzeko begirale bat egongo da, eta beste bat igerileku txikia kudeatzeko. Azken horretan, umeek gurasoekin batera egon beharko dute. Jolas horietan parte hartzeko, kirol zerbitzuetako abonatua izan beharko da. Abonatuak ez direnek, berriz, sarrera ordaindu beharko dute: 6,5 euro helduek, eta 3,5 euro umeek.
Bestalde, "kiroldegiko zerbitzua etengabean hobetzeko helburuarekin", asebetetze inkestak betetzeko gonbidapena bultzatzen du Udalak. Inkestak Kiroldegiko harreran daude, euskararen erabileraren inguruko inkestarekin batera.