Kafe bat lagunartean harturik, etxetik eramandako aparailuak konpontzeko aukera izango dute berriz ere animatzen diren bergararrek. Hilabete bakoitzeko bigarren eguaztenean egiten dituzte saioak KafeKonponeko kideek. Bosgarren saioa izango da honakoa, eta antolatzaileek parte hartzera bultzatzen dituzte herritarrak.