Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriegi izan ziren Libre plataformak gonbidatutako bertsolariak. Puntako zortzi bertsolari elkartu ziren oholtza gainean eta beraz, puntako bertso saioa izan zen atzokoa. Horren adierazle dira bertsolariek jaso zituzten txalo zaparrada etengabeek.
Madrilgo Audientzia Nazionalean amaitzear diren bi epaiketaren harira antolatu zen atzoko saioa; Segiren eta Herriko Tabernen auzien kontrakoa, hain zuzen. Beraz, aldarrikapena izan zen protagonista, baina umore punturik ez zen falta izan.