Inauterietako bazkaria eta Donostiara irteera San Joxeperekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko otsailaren 10a

San Joxepe elkarteak bi ekintza antolatu ditu: batetik, martxoaren 4an, Aratuste-martitzena ospatuko dute eta bestetik, Donostiara irteera egingo dute martxoaren 12an.

Esan bezala, aurreneko ekimena Aratusteetan izango da eta elkartean bertan dagoen Aitonak jatetxean Inauteritako bazkaria antolatu dute. Gainera, bazkalondoren dantzaldia egingo dute, mozorrotuta.

Bestalde, bigarren irteera data martxoaren 12rako jarri dute; Donostiara joango dira, eta ondoren sagardotegi baten egingo dute bazkaria. 09.30ean irtengo dira Bergaratik eta 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian bisita gidatua egingo dute, ordubetez, gutxi gorabehera. Bazkaltzera, ostera, Aginaga sagardotegira joango dira, 14:00 inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak