Hastapen ikastaroa izango da, eta helburu argi bat dauka: alor horretan oinarrizko ezagutza eta erabilera sustatzea hirugarren adineko pertsonen artean, hain zuzen ere.
"Tresna informatikoak erabiltzen jakitea oso erabilgarria izan daiteke adin tarte guztientzat. Ordenagailuak, Internet eta sarera konektatutako aparailuak eguneroko bizitzan oso baliagarriak dira". Hala eman dute aditzera antolatzaileek.
Astean hirutan
Astean hiru egunetan elkartuko dira informatikako oinarrizko gauzak ikasteko. Hain zuzen ere, astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan izango dira eskolak, 11:00etatik 13:00etara.
Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan. Horretarako, interesatuek gizarte etxera jo dezakete, edo 943 76 21 40 zenbakira deitu.