Aktore izan, ala ez izan?

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko ots. 9a, 13:47

Ogibidez aktore diren eta aspaldi elkarren berririk ez duten bi lagunen istorioa ekarri zuen Glu Glu antzerki taldeak egubakoitzean Zabalotegi aretora: 'Vamos a contar mentiras toda la vida'.

Lander Otaola eta Galder Perez dira oholtzara igo ziren aktoreak, eta horiek dira, era berean, antzeztutako lanean zituzten izenak ere; izan ere, gidoian jasotako gertakari guztiak egiazkoak ez diren arren, kontakizun biografikotzat defini genezake neurri baten, Glu Gluren honako lana, bataren zein bestearen bizipenak islatzen ditu-eta.

Berbekin eta dantzekin

Aktoreek esanak dira lanaren oinarri baina badira une musikalak ere, esandakoak indartzeko. Camelaren Cuando zarpa el el amor kantua dantzatzen dutenean da antzezlaneko puntetako bat, publikoaren barre handienak eragin zituena. Horrez gainera, tango bat ere dantzatu zuten.

Apenas zuten apainketarik taularen gainean. Bacstage-a irudikatuz hainbat objektu: kaxa beltz bat, bi aulki, maleta bat, eta pertxero bat arropekin. Erabili egiten dute azkeneko hori, soinean daukatena erantsi eta pertxeroko bata bana janzteko.

  • Kronika zabala biharko Asteleheneko Goiena Paperean irakurgai

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak