Bere buruaz beste egin duen Litus musikariaren anaia Tonik (Jokin Abio) jasotzen duen anaiaren eskutitza da gidoiaren abiapuntu. Eskutitz horretan, Litusek buruaz beste egiteko arrazoiak eta haren bizitzaren gaineko hausnarketa egiten dio anaiari. Tonik baina, anaiak idatzitakoak bailira, beste hainbat eskutitz idatzi eta haren gertukoen artean banatzen ditu. Beste hainbat pertsonaia sartuko dira orduan traman: Pepe (Unai Irizar), Marko (Mikel Mengual), Pablo (Xabi Gaztañaga), Laia (Karmele Uribesalgo), Su (Nere Zurro eta Noa (Esther Cabo).
Horiek guztien lanak zuzendu zituen, ezkutuan zegoen Pello Lezertuak, Ipintzako literatura irakasleak: "Suizidioa, munduan heriotza kopuru haindienaren kausa dela-eta egokia iruditu zitzaidan gazteekin lantzeko. Eskolako jardunean antzerki lanak egiteak gazteei beste esperientzia batzuk bizitzeko aukera ematen die eta oso ondo erantzuten dute" azaldu du irakasleak.
Bartzelonara hainbat bidaia
Iban Moralesen Se de un lugar lana antzeztu zuten orain bi urte Ipintzakoek eta harez gero, harremana dute eta birritan izan dira Bergarako irakaslea eta ikasleak Bartzelonan Moralesen lanen estreinuetan. Moralesen bitartez ezagutu zuten gero, Buchaca.
Ikusteko dago, Bartzelonan lana erakusteko aukera izango duten; asmoa dute baina, iaz egin zuten moduan, Arrasate eta Oñatiko institutuetara eramateko.