Amodiozko Gutunen Lehiaketako irabazleen izenak bihar, Goiena paperean

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ots. 6a, 16:51

Batu da Jardunek antolatutako Amodiozko Gutunen Lehiaketako epaimahaia eta erabaki ditu aurtengo edizioko irabazleak. Hain zuzen ere, Miren Narbaiza musikariak, Manex Agirre bertsolariak, Yon Suinaga Bergarako idazleak eta iazko edizioko irabazle Iratxe Esnaolak izan dute erabakia hartzeko ardura. Bihar emango ditu jakitera Goienako paperak, irabazleen izenak.

22. edizioa du aurten Amodiozko Gutunen Lehiaketak. Lehiaketa aitzindaria da. Sortu zenetik arrakasta haundikoa. Aurten ere parte hartzea txukuna izan da. Guztira 65 lan; horietatik 43 emakumezkoek idatziak eta 22 gizonezkoenak. Bergaratik 5 gutun jaso dituzte. 11 Debagoienatik eta gainontzekoak Bizkaiatik eta Arabatik.

Bergarako kultur etxean batu zen atzo epaimahaia. Aurre lan bat eginda eta gutun onenak aukeratuta, sarituen izenak erabaki zituen. Miren Narbaiza musikariak, Manex Agirre bertsolariak, Yon Suinaga bergarako idazleak eta iazko irabazle Iratxe Esnaolak osatutako epaimahaiak, lehenengo eta bigarren sariak, Bergarar onenenarena, eta 26 urtetik beherakoei emandako lehenengo saria erabaki zituzten. Sari ematea, berriz, otsailaren 14an, San balentin egunean egingo da Bergarako Kultur etxean, arratsaldeko 19:00retan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak