Aurten ere ospatu du Miguel Altunak San Juan Bosco eguna

Jon Moñux 2014ko ots. 4a, 19:22
Miguel Altunako langile eta ikasleak San Juan Bosco eguneko bazkarian.
Pasa den egubakoitzean, urtarrilak 31, Miguel Altuna Institutuko ikasle eta langileek San Juan Bosco eguna ospatu zuten. Bazkariaz gain, jolasak eta kontzertuak ere antolatu zituzten egun berezi horretarako.

Mus, partxis, dardo eta ping-pong txapelketekin hasi zuten eguna Miguel Altunakoek. Irabazleei sariak banatu ondoren, poteoari ekin zioten, trikitilariek lagunduta. Eguerdian, 150 lagun inguru elkartu ziren urtero antolatzen duten bazkarian. Ondoren, The Teachers eta The Students taldeen kontzertuek musika jarri zioten arratsalde hasierari. Afal aurretik, ostera, txarangak animatuta, poteoan ibili ziren ikasle eta irakasleak, Bergarako kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak