Gustura egon ziren umetxoak ipuinak entzun ez ezik, Azkaratek hantxe bertan egindako txokolatea usaindu eta jateko aukera izan zuten-eta, besteak beste. Musika egiteko zein bestelako tresna ugari ere erabili zituten ipuin kontalariak eta 40 bat minutuko saioan, ez zuen umeen arreta inongo momentutan galdu.
Ikasturtean barrena halako saio gehiago egingo dira haur liburutegian. Hileko azken barikuro egongo da halako saio bat, hain zuzen.