Igeriketa txapelketa, zapatuan, Agorrosinen

Xabier Urtzelai 2014ko urtarrilaren 30a

Agorrosinen infantiletatik hasi eta seniorretara arteko igerilariak lehiatuko dira.
Bergara Igeriketa Taldeak, eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta, Partaidetza Ibilbideko Neguko Gipuzkoako Saria jokatuko dute bihar Agorrosinen. Infantil mailatik hasi eta seniorretara arteko kategoriak lehiatuko dira, eta saioak goiz eta arratsalde egingo dituzte. Hala, jakin txapelketa tarteko gainontzeko erabiltzaileek ezingo dutela egun horretan igerilekua erabili.

Agorrosingo gainontzeko zerbitzuek, fitness aretoa eta bainuetxeak, larunbateko ohiko ordutegiarekin jarraituko dute: 09:00-14:00 eta 16:00-20:00. Larunbatetako igeriketa eta jaioberrien ikastaroek ere ohiko antolaketa eta ordutegia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak