Udaletik jakinarazi dutenez, zapatuan ezingo da Agorrosingo igerilekua erabili Gipuzkoako Neguko Sariaren igeriketa lehiaketa jokatuko delako. Gimnasioa eta bainuetxea, ordea, normaltasunez egongo dira zabalik eta lehiaketak ez die eragingo igeriketa eta jaioberrien ikastaroei.
Lehiaketa, Partaidetza Ibilbideko Neguko Gipuzkoako Saria, Bergara Igeriketa Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu dute eta, infantiletatik hasi eta masterreraino, probintziako adin guztietako igerilariek hartuko dute parte. Zapatuko igeriketa eta jaioberrien ikastaroei ez die eragingo txapelketak, Udaleko kirol zerbitzuetatik jakinarazi dutenez.
Agorrosingo gainerako zerbitzuetan ez da aldaketarik egongo eta bai fitness aretoa zein bainuetxea ohiko ordutegian egongo da irekita.