Berriako eta Garako zuzendariek esan beharrekoak entzutera 70 bat pertsona joan dira gaur arratsaldean Bergarako Zabalotegi aretora, eta adi entzun dituzte Euskal Herriko egoera sozio-politikoaren gaineko hausnarketak. Besteak beste, herriko tabernen auzia, 197/2006 doktrina edo gaur egun bake prozesuaren egoera zein den aztertu dituzte.