Otsailaren 3an, goizeko 8retan hasiko dira jaiak etxaflero jaurtiketarekin. Ondoren, 11etan meza eta opil bedeinkapena egingo da. Hau bukatuta, nahi duenak salda eta txorizoa izango ditu eskuragarri auzo elkartean. Asteazkenean, Santa Ageda egunaren harira eta arratsaldeko 19retatik aurrera San Blas ermitako ermandadeko kideen bilkura egingo da. Ostiralean auzo afaria egingo dute auzotarrek 20:30etatik aurrera. Ondoren, erromeria izango da.
Larunbatean, arratsaldeko 16retatik aurrera XXVI. San Blas Saria mus txapelketa ospatuko da. Irabazlearentzat garaikurraz aparte, 120 euroko saria egongo da. Bigarrenarentzat 80 eurokoa, hirugarrenarentzat 50 eurokoa eta laugarrenarentzat sari berezia egongo da. Izena emateko bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.
Igandea izango da ekintza gehien batuko dituen eguna. Egun horretan, San Blas Txiki eguna ospatuko dute. Goizeko 11etan etxaflero jaurtiketa egingo dute eta jarraian meza nagusia egingo da auzoko ermitan. Ondoren, bertaratutakoek salda izango dute auzoko elkartean. Eguerdiko 11:30etan, Aranzadi Ikastola-Moises Azpiazu dantza taldeak ekitaldia burutuko du.
Ondoren, herri-kirolak egingo dira. Alde batetik, Mugerza anaiak aizkolariak egongo dira eta bestetik, Landarbide harrijasotzailea. Honen segidan, umeentzako kukainak egongo dira. Goiza Bergarako Trikitixa elkartekoek alaituko dute.
Autobus Zerbitzua
Astelehenean eta igandean, autobus zerbitzua egongo da Bergaratik ermitara joateko. Astelehenean, auzora igotzeko 10:30etan eskuratu ahal izango da autobusa, Bergarako Azoka plazan. Jaisteko, berriz, 12:15etan. Igandean, berriz, igoteko autobusa 10:30etan izango da eta jaistekoa 13:30etan.