Haurrei zuzendutako topaketa izan da gaurkoa bereziki. Iaz lehen aldiz egin zuten deialdia eta haur batzuk eman zuten izena. Hala ere, Unamunok dioenez, haur txikiak "datoz eta doaz": "Ez dira modu finkoan etortzen. Horregatik aurten ere deialdia egin dugu; iazko batzuk etorri dira eta baita jende berria. Gero eta jende gehiago, hobeto". Jarraian gaurko topaketako zenbait argazki.