Adiskidetasunari laudorio txiki eta jostalaria bezain beroa

Jon Berezibar 2014ko urtarrilaren 25a

Kirmen Uriberen testu eta poesien kontakizunaren hariak jositako ikuskizun ederra da 'Jainko txiki eta jostalari hura'. 'Zaharregia, txikiegia agian'-en bidaia zabal eta oparotik hamar urte igaro eta gero, laukotea (Kirmen Uribe, Bingen Mendizabal, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda, eta Mikel Valverde ilustratzailearekin boskote eginez) atzera ere elkartu da oraingo honetan adiskidetasunari gorazarre egiteko. Zabalotegi bete egin zuten atzo iluntzean eta jasotako txaloak errezitaldia bera bezain goxo eta sentituak izan ziren.

[Kronika osoa, asteleheneko Goiena Paperan]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak