Hitza ez betetzea eta AHT egiteko "konpromiso falta" izatea leporatu dio Estebanek Rajoyri, eta Bergarako korapiloa noiz egingo duten galdetu dio.
Estebanek nabarmendu du Europarekin konexioa egiteko "lehentasunezkoa" dela Bergarako lotura eraikitzea, eta Gipuzkoa "bakartuta" geratzeko arriskuaz ohartarazi dio Rajoyri.
Bergarako korapiloa egiteko lanak epe laburrean martxan jarri ezean, nekez egongo dira bukatuta 2018rako, ordurako Gipuzkoako adarra amaituta egotea aurreikusten bada ere.
Bost zati izango lituzkete korapiloa egiteko lanek eta 600 milioi euro inguruko kostua. Eusko Jaurlaritza lanen ardura bere gain hartzeko prest azaldu da, Gipuzkoako adarra eraikitzeko erabilitako formula berdinarekin: Jaurlaritzak dirua aurreratuko luke eta Espainiako Gobernuaren kupo bitartez errekuperatu gero.