Moulin Rouge film arrakastatsuaren Baz Luhrmann zuzendariak egindako film luzea da eta, bere film guztiekin gertatzen den moduan, hura ere pantaila handian hobeto ematen duen lan horietako bat da. Kolorea, dekoratuak, dirua... eta guztiaren gainetik, amodioa. Oscarretarako izendapena lortu duen Leonardo Di Caprio ikusteko ere balio du filmak.
Zine konprometitua
Datorren asteko filma La lluita a la motxilla/Borroka bizkarrean dokumentala izango da. 60 minutuan zehar, hiru emakumeren istorioa itxaropentsua kontatzen da. Guztia eduki arren, ezer ez zeukatenekin elkartu, eta ordutik, elkartasuna euren bizimodu bilakatu zuten.