Hiru atxilotu Bergaran, enpresa batean lapurreta egitea egotzita

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 20a, 12:31
Ertzaintzak atxilotu zituen atzo –domeka– arratsaldeko lehen orduan, San Juaneko industrialdeko lantegi bateko gerentearen deia jaso eta gero.

Eguerdiko ordu bata pasa eta gutxira jaso zuten abisua Ertzaintzan: San Juan auzoko industria poligonoko enpresa bateko gerentearen deia jaso zuten, bere lantokiko leiho bat behartuta zegoela eta barruan zaratak entzun zituela esanez. Ertzaintzatik igorritako prentsa oharrak dioenez, handik gutxira, bi emakumezkok eta gizonezko batek instalakuntzetatik irten eta alde egin zuten Renault Laguna batean, nahiz eta enpresako jabea bidea ixten saiatu zen. Segidan, pabiloia ikuskatu eta materialez betetako bi zaku aurkitu zituen eramateko prest.

14:00ak jotzeko minutu batzuen faltan, ertzainek ustezko lapurren autoa geldiarazi zuen GI-632 errepidean, Bergaran, eta bertan zihoazen hiru lagunak atxilotu zituzten. Auto barruan, palanka eta zizaila bana aurkitu zituzten, beste erreminta batzuen artean.

Delitu-historia zabala

Atxilotutako emakumeek 33 eta 46 urte dituzte, eta gizonezkoak 36; 12, 41 eta 22 bider atxilotu dituzte, hurrenez hurren. Epailearen esku geratu dira hirurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak