San Paulo jaiak ospatuko dituzte Uberan barikutik domekara

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urt. 20a, 11:02

Barikuan 20:30ean hasiko dira jaiak, txupinazoaren jaurtitzea eta Mari Justa eta Pedro Joxeren etorrerarekin. Horrekin batera, afaria, musika, dantza eta beste hainbat ekitaldi egongo dira domekara arte.

Hemen egitaraua:

Urtarrilak 24, egubakoitza

  • 20:30: Txupinazoa eta Mari Justa eta Pedro Joxeren etorrera, auskalo nondik. Gero, poteoa.
  • 21:00: Afaria trikitilariekin. Gero, dantzaldia.

Urtarrilak 25, zapatua, San Paulo Eguna

  • 11:00: Meza.
  • 12:00: Salda eta txistorra. Gero, tortilla eta tarta txapelketa: etxean egindakoak. Lehenek saria izango dute.
  • 12:30: Nagusiendako kukañak.
  • 14:30: Herri bazkaria. Nahi duenak parte hartu ahal izango du.

Urtarrilak 26, domeka, San Paulo Txiki

  • 10:00: Diana Bergarako txistulariekin.
  • 10:30: Meza nagusia.
  • 11:30: Alai taldea eta Bergarako trikitilari eta dantzari gazteen emanaldia. Salda eta txistorra ere egongo da. Horrekin batera, Uberako 5. Ugarixo tiraketa ere egongo da. Parte-hartzea 3 euro dira. Sariak, berriz, lehena, txapela eta batutarekoaren % 50; bigarrena, bildutakoaren %30; eta hirugarrena, batutakoaren %20.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak