Mariaren Lagundiak barnetasunari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du

Imanol Gallego 2014ko urt. 20a, 09:59
Ikasturte honetan, Mariaren Lagundia Ikastolak i Proiektuari hasiera eman zion. Ekimen hori ikastolak bultzatutako barnetasun proiektu bat da. Proiektu horren helburuak plazaratzen lagundu, eta hartzaileei mezua ulerterrazagoa egiteko asmoarekin, ikasturtean bi hitzaldi antolatu dituzte.

Egueneko hitzaldia irailetik hona i Proiektua-ren barruan ikastolak antolatutako zikloaren hirugarren saioa izango da. Hirugarren hitzaldia ziklo baten parte izan arren, Mariaren Lagunditik zehaztu dutenez, aurreko hitzaldietara joan ez direnentzat ere mintzaldi interesgarria izango da.  

Espiritualtasunean aditua  

Josean Manzanos izango da hizlaria eta gaia, berriz, La interioridad como proyecto educativo docente. Manzanos espiritualtasun edo barnetasun gaietan aditua dugu. Vera-Cruz ikastetxean garatzen diharduten Zugan Barnetasun proiektuaren arduraduna ere bada.

Aipatutako hitzaldia ikastolan bertan izango da arratsaldeko seietatik aurrera. Hitzaldia gazteleraz izango da eta, hain zuzen ere, nahi duen guztiarentzat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak