Egubakoitzean ireki zuten Beart elkartekoen lanez osatutako erakusketa Aroztegin, eta aretoko arduradunek aditzera eman dutenez, "egun hauetan jende dezentek ikusi du erakusketa".
50 lan inguru daude ikusgai eta askotariko estilo eta gaiak jorratu dituze egileek euren koadroetan. Natura hilak, paisaiak, erretratuak... Batzuk koloretsuak, grisagoak besteak.
Bisitariei dagokienez, tantaz tanta bada ere, jendea gerturatzen da Aroztegira. "Azken finean Bearteko kide ugariren lanak daude ikusgai, eta horrek ere eragiten du, dela familiakoak datozelako, lagunak..."
Interesa dutenek hilaren 26ra arte dute aukera azken urtean herriko artistek eginikoak ezagutzeko.