Hogei urtetako ibilbide luzea besteko emankorra du: nazioarteko DJ ezagunenetakoa izateaz gainera, musika ekoizlea, musika-eragilea eta enpresaburua ere bada-eta. Adituen esanetan, aski ezagunak dira mundu mailan, hiru eta lau platerekin egiten dituen emanaldi indartsuak. Horren erakusle dira, orain artean jaso izan dituen sariak; azkena, 2013. urteko DJ Techo onenarena (aurrez, 2007. urtean eskuratuta zuena). Varelak, gainera, filma eta antzezlan ezagunetarako ere lan handiak egin izan ditu.