Erraldoi taldean parte hartzeko dei egin diete umeei

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urtarrilaren 17a

Sei urtetik gorako umeendako deialdia da. Denboraldi berria abiatzekoak dira eta interesa duten gaztetxoendako zabalik dituzte ateak.

Bergarako Erraldoi Taldeak belaunaldi berriak izan nahi ditu taldean eta horretarako gaztetxoenei zuzendutako deialdi berezia egin du. Hain zuzen, 6 urtetik gorako gaztetxoei dei egin diete nahi izanez gero taldean parte hartzeko.

Urtarrilaren 26ean, domeka, entsegua egingo dute Zabalotegiko pilotalekuan eta interesa duten gaztetxoak bertara hurbil daitezke. Erraldoi taldetik aurreratu dutenez, "denbiraldi berrirako ateak zabali daude erraldoiak gustatzen eta taldean parte hartu nahi duten guztiendako".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak