Erakusketa klasiko horrek azken 365 egunetan kideek emandako aurrerapausoak erakusteko balio izaten du. "Jendeak asko baloratzen du mostra hau eta urtetik urtera hoberantz egiten dugula antzematen da", aipatu du Juanjo Altunak, Bearteko presidenteak.
Aretoko ohiko ordutegian, teknika eta gai askotariko Bergarako artistek sortutako 40 lan erakutsiko dituzte.
Eibarren lehenengo
Elkarteak Eibarrekin lortutako akordio bati esker, urteko uzta otsailaren 2a arte Eibarren ere erakusten ari dira. "Eibarko lokala handiagoa denez, bertara 80 artelan eroan ditugu", dio Altunak.
Dudarik gabe, herriko mostra kanpoan egin dezaketenak baino garrantzitsuagoa edo bereziagoa da. Espazioa txikiagoa edo handiagoa izan, herriko artisten benetako muga bakarra haien irudimena da