'Kulunka' kontzertu-ikuskizuna Zabalotegiko oholtza gainean

Imanol Gallego 2014ko urt. 16a, 17:40

Etxeko txikiei eta haien senideei zuzendutako emanaldia da Kulunka. Antzerkiaren eta kontzertuaren arteko nahasketa badirudi ere, emanaldi musikatu bezala har daiteke.

Bertan, umeek doinu eta erritmoz betetako beste unibertso bat ezagutzeko aukera izango dute.

Emanaldi pedagogikoa

Ikuskizun edo kontzertu horren asmoa da txikitxoek musika zuzenarekin lehenengo aukera izatea, haien interesa, emozioa eta entzuteko gaitasuna piztuko duena. Musika estilo askotariko (jazza, klasikoa eta etnikoa) jatorria duten Paraiso taldeko hiru musikarik –Laura Marcos (oboea), Koldo Uriarte (teklatua), Sergio Lopez (perkusioa)– euren sormena batuko dute umeek murgil eta goza dezaketen soinudun unibertsoa sortzeko.

Domeka arratsaldeko saioa (18:00) berezia izango da, duda barik. Lau euroren truke gaztetxo eta ez hain gaztetxoek opari musikal bat jasoko dute. Hainbat erritmoren bitartez ikusleek zentzumenen bidez musikarekiko grina suspertzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak