Aurten, baina, ahalegin berezia egin dute auzotarrek eta baselizara doan bidea atondu egin dute. Ospakizuna 11:00 aldera hasi da, mezarekin. Antolatzaileek zehaztu dutenez, meza motza izan da eta bertan Umore Ona koruak abestu du. Ondoren, eta ohiturari eutsiz, auzotarrek eta gerturatzen diren guztiek lunch bat izan dute. "Auzotarren artean prestatzen dugu urtero", aipatu du Maiztegik. Mahaian ez da salda, txorizo eta ardorik falta, ezta inguruko hainbat istorio eta pasadizo ere. San Anton Abad animalien zaindaria den arren, argi dago pertsonek ere ederto pasatzen dutela.