Aratusteetan Sorgin dantza egiteko ikastaroa antolatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urt. 16a, 13:16

Mutil taldea San Martin plazan Sorgin dantza egiten.
Eguen Gizenean, hilaren 27an, egingo da eta ordurako ikastaroa antolatu du Udalak Xamatz dantza taldearen laguntzarekin, mutilendako.

 

2012an berreskuratu zen Aratusteetako eguenean, Eguen Gizen moduan ezagutzen den egunean, Sorgin Dantza eta horrekin batera Hartza kalera ateratzea.

Aurten, otsailaren 27an egingo da Sorgin dantza eta horretarako Xamatz dantza taldearen laguntzarekin ikastaro txiki bat antolatu dute, mutilei zuzenduta.

Ikastaro honetan izena emateko Kultura Etxera deitu behar da, 943 77 91 59 zenbakira. Izena eman dutenen artean adostuko dira ikastaroaren egunak eta ordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak