Gutun sozial berri baten lanean dabiltzan, gaurko eredua ukatzen dutelako. Mila Elorza, AHT Gelditu Elkarlaneko kideak esan zuenez, gaurko ereduak ez du pertsona oinarritzat hartzen, ekonomia da ereduaren oinarria.
Herritarrak gutuna 'bere' sentitzea helburu bezala
Herritarrak gutunaren parte sentitzea da helburua, eta horretarako ezinbestekoa da elkarlana bultzatzea. Gutun soziala eratzeko hainbat bilera egin dituzte dagoeneko; hasi pasa den urteko maiatzean hasi ziren eta lan taldean, 8 sindikatu, ELA, LAB, CNT eta ESK tarteko; eta 48 eragile sozial daude, AHT Gelditu Elkarlana edo Bilgune Feminista esaterako. Lehenengo froga, pasa den zapatuan egin zuten Bilbon.
Oraindik lan asko dute aurretik
Hala ere, espero baino motelago doaz gutun soziala eratzeko lanak, baina dagoeneko eman dituzte urrats batzuk. Gutuna lau zati ditu; lehenengo biak, oinarriak eta printzipioak eginda dituzte dagoeneko. Beraz hurrengo urratsak, eskubideak eta eskubide horiek bermatzeko tresna errealak topatzea izango da.
Horretarako, Otsailean eta Martxoan hainbat ekintza egingo dituzte, eta bitartean informazioa lortzeko, herritarrei www.eskubidesozialenkarta.com webgunean begiratzeko deialdia zabaldu zuen Elorzak.