Amodiozko 60 gutunetik gora, lehian

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 15a, 09:45

Jardunek urtero antolatzen duen Amodiozko gutunen irabazlea otsailean ezagutuko dugu.

Urtero Jardunek antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketan parte hartzeko epea behin amaituta, gutun hoberena aukeratzeko prozesua martxan jarri da. Aurtengoan, 65 gutun jaso dira, iazkoarekin alderatuta 5 gutxiago, beraz, kopuru antzekoa aurtengoan. Maitane Arizabaleta Jarduneko arduradunak adierazi duenez, "azkenengo egunetan heldu dira ia gutun guztiak, baina pozik gaude".

Urtero legez, San Balentin egunean banatuko dira sariak Kultur etxean 19:00tatik aurrera, baina orain, gutun guztiak irakurri eta balorazioa egiteko unea da epaimahaiko kideentzat. Epaimahai nagusia kide hauez osatuta dago: Ion Suinaga, Manex Agirre, Miren Narbaiza eta Iratxe Esnaola. Epaimahai gazteari dagokionez, batxilergo mailako Ipintza eta Aranzadiko ikasleak egongo dira: Maider Santorcuato, Ane Eraña, Karmele Uribesalgo eta Maddi Elortza ikasleak.

Balorazioa

Jaduneko arduraduna oso pozik azaldu da parte hartzea mantentzen delako. Aurten gainera, eskutitz ia guztiak, bi izan ezik,  e-postaz iritsi dira eta asko poztu dira horregatik. Idatzi gehienak emakumezkoek bidali dituzte eta Debagoieneko 11 lan jaso dira. Bergarako herritarrek idatzitako lan gutxiago jaso dira aurten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lanak jaso dituzte, aurten ez da Nafarroa zein Iparraldeko lanik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak