Hardcorearen gotorleku izan da asteburuan Bergarako gaztetxea

Jagoba Domingo 2014ko urt. 13a, 15:10

Hardcore eta punk musikaren gotorlekua bihurtu da asteburuan bergarako Gaztetxea. Tapoi Fest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatu zuten egubakoitz eta zapatuan, eta musikaz gain, beste hainbat gauza egon ziren bertan.

Gaztetxera sartu orduko, belarrietarako tapoiz betetako kaxa bat zegoen esperoan Tapoi fest jaialdiaren hirugarrenean, eta egia esan beharrezko bihurtu ziren. Kontzertuen intentsitatea eta bolumena izan ziren protagonista bai egubakoitzean eta baita zapatuan ere. Tapoi Fest, Jar itzazu tapoiak irratsaioko gidariek antolaturiko jaialdia da, eta urtero indar gehiago hartuz doala argi utzi dute asteburuan.

Liburu aurkezpena

Hardcore eta punk doinuez gain baina, gehiago egon zen Bergarako espetxe zaharrean. Hasi, pasa den urtean bezala hasi zuten jaialdia, liburu baten aurkezpenarekin hasi zuten; hain zuzen, Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira liburuaren aurkezpenarekin. Horrez gain baina, fanzineak, kamisetak, liburuak eta cd zein biniloak erosteko aukera egon zen.

Argazkilarien lana aldarrikatze aldera, Banizu Nizuke argitaletxeko Pablo Salgado editoreak eta Egoitz Irizar argazkilariak aurkeztu zuten Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira liburua. Argazki bilduma hori, Euskal Herriko Musika Argazkilariak liburu bildumako laugarren liburukia da. Hardcore eszena deskribatzeko liburu bezala planteatu bazuten ere, bidean beste norabide bat hartu zuen.

Egoitz Iriarrez gain, Hodei Esteban eta Ariane Smierci argazkilarien lana batzen du liburuak. Aurkezpen txukuneko koloretako ehun orrik osatzen dute liburua. Gerturatu ziren entzuleek arretaz jarraitu zuten aurkezpena, eta batek baino gehiagok berau amaitu orduko esku artean zuen liburuaren ale bat.

Zazpi talde bi egunetan

Ostean, musikaren txanda heldu zen. Bi egunetan zazpi talde pasatu ziren oholtza gainetik, eta guztiek emanaldi indartsu eta bortitzak eskaini zituzten. Egubakoitzean, Trigger Travis, Bar Remigio eta irudietan ikusten dituzuen Gaitzek jo zuten; zapatuan ostera, Teodora Barbarie, MKT eta Bergarako Fly Shit eta Hardflip, azken horiek Drop! Taldearen ordez jo zuten. Beste behin, Bergarak argi utzi du hardcorea defendatzen jarraituko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak