Negargura eta barrea eskutik, Zabalotegin

Mirian Biteri 2014ko urt. 12a, 21:32
Pozik irten ziren zapatuan 'Emaztegaiaren semea' izeneko antzezlana ikustera Bergarako Zabalotegi aretora joan zirenak. Bi emanaldi eskaini zituzten, eta aretoa guztiz bete ez bazen ere, oso harrera ona izan zuten biek.

Fernando Castets eta Juan J. Campanella gidoilarien El hijo de la Novia filma ospetsuaren antzerki egokitzapena da Zabalotegin ikusitakoa. Belvedere familia-jatetxean gertatzen da guztia. Rafael Belvedere (Asier Hormaza) Nino eta Norma gurasoek zabaldutako jatetxe italiarra aurrera ateratzen saiatzen da, baina ezin, eta hasieran, kate multinazional bati saltzea uko egiten badio ere, azkenean, saldu egingo dio.

Gurasoen ezkontza

Bitartean, 41 urtez elkarrekin egon ostean, bere aita (Kandido Uranga) amarekin (Iñake Irastortza) elizatik berriz ezkondu nahi da, eta horretarako, laguntza eskatzen dio semeari. Rafael aztoratu dabil gertatzen ari den guztiarekin, eta bihotzekoa du. Ospitaletik irtetean, bizitzari buelta ematea erabakitzen du: negozioa saldu, aitari ametsa betetzen lagundu; eta kostata bada ere, Nati (Sara Cozar) neskalaguna bere ondoan behar duela konturatuko da.

Jatetxea saldu bai, baina gurasoen ezkontzarekin oztopoak sortzen dira. Normak alzeihamarra dauka, eta hori dela-eta, Apezkikutzak ez die ezkontzeko baimenik ematen. Rafaelek ez du etsiko eta txikitako bere lagun Juan Carlos (Mikel Laskurain) engainatutzen du abade lanak egiteko, eta gurasoek ezer jakin barik, baliotasunik ez duen ezkontza ospatzen dute.    

Ikuslea barre algaratik negargurara eraman zuten pertsonaiek; nabarmentzekoa  da komedia osoan zehar Mikel Laskurain bergararrak antzeztutako Juan Carlosen umorea; eta baita oroimena galduta duen Norma atsoaren ateraldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak