Urtarrilaren 18an, Pic Cuneille (2.728 metro) mendira joango dira eta igandean, Pic Luneillera.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 14 izango da martitzena. Egun berean batzarra izango da bulegoan, 19:00etan. Kontuan izan behar da eguraldi edo elur egoeragatik irteera aldatu ahalko dela; beraz joan nahi duenak batzarrean egon beharko du.
Mendiko eski irteeran parte hartzeko, kontuan hartu behar diren zenbait eduki:
- Taldean egiteko irteerak izango direla; ez da lasterketa bat izango.
- Taldean izango denez, ez da inor bakarrik geldituko.
- Mendian gaudela errespetuz jokatu behar da.
Beharrezko materiala: mendiko eskiko taulak eta fijazioak edo telemarkekoak, mendiko eskiko botak, larruak, makilak, kutxilak eta kaskoa. Gomendagarria da segurtasun materiala eramatea (pioleta, kranpoiak, ARVA, zunda eta pala).
GPS ikastaroa antolatu du Pol-Polek
Urtarrilaren 13an, 15ean, 18an, 20an, 22an, 25ean egunetan izango da ikastaroa. 19:00etatik 20:00etara.
Frontoian dagoen bulegoan izango da. Izen-ematea ere bertan izango da. Bakoitzak ekarri beharreko materiala, erregela, transportagailua, arkatza eta borragoma.