Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duen istorio horietakoa da eta horren arrazoia da, eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen dela.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria: gurasoen ezkontza eta zorigaiztoko negozioa bilakatu den familia-jatetxea kate multinazional bati saldu beharra. Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak dira nagusi, emozio bi horiez berdin gozaturaziz. Azken baten, bizitzaren beraren pasarteak eszenaratzen dituzte; gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.
Mikel Laskurain bergararra ere bai
Taula gainean aktore ezagun on asko batuko dira: Asier Hormaza, Sara Cozar, Kandido Uranga eta Iñake Irastorza, hain zuzen ere. Eta horiekin guztiekin batera, Mikel Laskurain bergararra ere bai.